Urola Erdiko EH Bilduk "independentziara biltzera" deitu ditu herritarrak

Urola Kostako Hitza 2015ko aza. 30a, 18:02
Urola Erdiko EH Bilduko kideak Azkoitiko Elkargunean. (NEREA URANGA)

Abenduaren 6rako, Bilbon, Bildu independentziara lelo hartuta manifestaziora deitu dute.

Bildu independentziara aldarrikatuz agerraldia egin zuten larunbatean, azaroak 28, Azkoitiko, Azpeitiko, Errezilgo, Zestoako eta Aizarnazabalgo EH Bilduko kideek. Azkoitiko Elkarguneko aretoan elkartuta, abenduaren 6an Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera deitu zituzten Urola Erdiko herritarrak. Manifestazioa 12:00etan hasiko da Plaza Eliptikotik eta Arriagan bukatuko. "Euskal Herri independentea nahi dugun eta horren alde egunero lan eta borroka egiten dugun herritarrok hitzordu garrantzitsua dugu abenduaren 6an, Bilbon. Kaleak gure herriaren burujabetzarako aldarriaren bozgorailu bihurtu behar ditugu guztion artean, horretarako nahi eta desio bera konpartitzen duten eskualdeko herritarrak manifestazioan parte hartzera deitzen ditugu", esan zuten EH Bildukoek.

Albistea osorik irakurtzeko, joan Urola Kostako Hitza-ren webgunera.