'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketako sariak banatu dituzte

Uztarria.eus | Kultura
2015ko aza. 30a, 16:31

Ostiral arratsaldean banatu zituzten eta, saritutako lanekin batera, lehiaketara aurkeztutako beste proposamenak ere ikusgai daude Betharram aretoan. Erakusketa abenduaren 12ra arte egongo da zabalik.

Aurtengo 'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketako saridunak. (AZPEITIKO UDALA)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Udalak Azpeitiko Argazki Elkartearen eta Lagun Onak Mendi Bazkunaren laguntzarekin antolatzen duen Gure inguruari begirada bat argazki lehiaketaren XIV. edizioko sariak banatu zituzten joan den ostiralean, Betharrameko aretoan.

Hiru arlotan banatu dute aurtengo edizioa: bertako produktuen azoka eta feriak, elikadura eta festak eta elikagaien ekoizpen guneak. Horiek gai hartuta, argazki onenen egileek ehun euroko bederatzi sari jaso dituzte. Hauek dira aurtengo lehiaketako saridunak:

Lehen kategorian: Bertako produktuen azoka eta feriak.

  • Igor Froilan
  • Valen Garcia
  • Juan Carlos del Pozo

Bigarren kategorian: Elikadura eta festak.

  • Alberto Beloki
  • Mikel Zengotita
  • Jexux Artola

Hirugarren kategorian: Elikagaien ekoizpen guneak.

  • Iñaki Etxenagusia
  • Juan Luis Odriozola
  • Inazio Javier Bastida

Irabazleen lanak eta lehiaketara aurkeztutako beste proposamenak ikusgai daude Betharram aretoan bertan jarritako erakusketan, abenduaren 12ra arte; astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta larunbat, igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu