Jostailu ez sexisten aldeko kanpainarako 'performance'-a egin dute

Uztarria.eus | Gizartea
2015ko aza. 27a, 20:42

Gaur, ostirala, aurkeztu du Udalak jostailu ez sexisten aukera bultzatzeko kanpaina. Kanpaina horren iragarpen edo hasiera moduan atzo, osteguna, kalean performance edo antzezpen bat egiteko asmoa zuten Hezkidetza egitasmoan parte hartzen duten herriko hainbat ikaslek eta haien begiraleek. Azkenean, euria tarteko, ezin izan zuten prestatutakoa kalera atera, baina lagin txiki bat erakutsi zioten Uztarriari Emakumeen Txokoan, bideo hau osatzeko.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia da hau JLarranaga | 2015-11-30 : 15:06

Hola, ez det entenditzen. Gure garaian jostaillurik ez gendulako kejatzen giñen ta oin berriz gehiegi dituztelako? Eskarrikasko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu