2016ko aurrekontuei ekarpenak egiteko galdetegiak banatu eta buzoiak jarri ditu Udalak

Uztarria.eus 2015ko aza. 27a, 18:33

2016ko aurrekontuak osatzeko Denon Artean prozesua abian da eta, duela egun batzuk aurreratu bezala, herritarrek aurrekontuei ekarpenak egin edota beren iritzia eman dezaten galdetegiak banatu eta kaleetan buzoiak jarri ditu Udalak (argazkian, Olazko Andre Mariaren plazakoa). Buzoiak abenduaren 11 arte egongo dira herriko hainbat auzotan. Udaleko sarreran, liburutegian eta igerilekuan dauden buzoi iraunkorrak ere erabil daitezke. (Argazkia: AZPEITIKO UDALA)