Klima Aldaketari Konponbideak bizikleta martxakoei harrera

Uztarria.eus | Gizartea
2015ko aza. 27a, 16:14

Klima aldaketaren aurkako bizikleta martxan parte hartzen ari diren hogei lagunetik gora atzo, osteguna, iluntzean iritsi ziren Azpeitira. Pariserako bidean, Izarraitz frontoian harrera egin zien Azpeitiko Udalak (argazkian), klima aldaketaren aurkako irtenbideen aldarrikapena babestuz. Gaua frontoiko eraikinean bertan eman ondoren, gaur goizean berrekin diote bideari txirrindulariek. (Argazkia: AZPEITIKO UDALA)

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu