A zer eguna!

Uztarria.eus 2015ko aza. 27a, 12:45

365 egun ditu urteak –edo ez–, eta patuak hala nahita egun seinalatuan jaiotako herritarrak argazkitan jaso ditu Uztarriak azaroko herri aldizkariko Klik! argazki-erreportajean. Uztarriaren 177. zenbakia osorik irakur daiteke jada webgunean, PDF formatuan, hemen.

SAN SEBASTIAN EGUNA

"Sebastian bat bada zeruan...", dio San Sebastian Martxak, eta zeruan ez ezik, Azpeitian ere badira San Sebastian egunez jaiotako Sebastianak. Horren adibide da Sebastian Lizaso (1958). Urte desberdinetan, baina urtarrilaren 20an jaiotakoak dira, Kontxi Benitez (1971), Isabel Deogracias (1976) eta Edurne Arruti (1972) ere. Bezperan parranda egiteko aitzakiarik ez dute falta!

OTSAILAK 29, BISURTEA

Lau urtez behin betetzen dituzte urteak Idoia Egigurenekā€ˆ(1984) eta Maite Larrañagak (1992). Egigurenen ama erdiminekin hastean ahizpak hala esan zion: "Gaur ez ba, gaur ez!".

SAN INAZIO EGUNA

Uztailaren 31koak, eguna parrandan hasi eta bezperako ajearekin bukatu ohi dute Lorea Segurolak (1995), Jon Irulegik (1991), Edurne Agirrek (1993) eta Iñaki Arsuagak (1988).

EUSKARAREN EGUNA

Eider Mendinueta (1992), Arroxa Borda (1945), Nagore Larrañaga (1992) eta Xabier Arrieta (1963) abenduaren 3an jaioak dira. Euren urtebetetze eguna izateaz gain, Euskararen, Nafarroaren eta Ikastolaren eguna izaten da.

INUZENTE EGUNA

Inozotik ezer ez, baina Inuzente egunean jaiotakoak dira Iñigo Kerejeta (1975), Jose Inazio Uranga (1953) eta Beñat Lizaso (1982).

SAN TOMAS EGUNA

June Guridi (2001), Maite Merketegi (2001), Irene Aizpitarte (1992) eta Andoni Benitez (1992) abenduaren 21ean jaioak dira. Beti festa eguna izaten denez herrian, urteak ospatzeko aitzakiarik ez dute falta izaten. Baserritarrez jantzita aterako ote genien argazkia, baina...

URTEAREN AURRENEKOAK ETA AZKENEKOAK

Ordu gutxiren gora-beheran jaioak izanagatik, kinta desberdinekoak dira. Beheko lehen argazkian, San Silbestre egunekoak: Alfon Lizarralde (1958), Marikarmen Urdalleta (1964), Maitane Lozano (1985), Miren Segurola (1975) eta Iraia Bereziartua (1988). Bigarrengoan, urtarrilaren 1ekoak: Damaso eta Andoni Aranaga aita-semeak (1943/1979), Rosa M. Aramendi (1961) eta Joseba Agirre (1960).