Lou Topet eta Oso Fan taldeen kontzertuetarako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2015ko aza. 27a, 12:39

Lou Topeten disko-liburuaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko. Abesti bat gutxiago da erantzun zuzena, eta Manuel Agirrek eta Izaskun Agirrek sarrera bana eskuratu dute.

Oso Fan eta Lou Topet kontzertuak eskainiko diuzte etzi, igandea, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita, eta Uztarriak kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu bazkideen artean. Sarrera bana eskuratu dute Manuel Agirrek eta Izaskun Agirrek. 

Lou Topeten azken disko-liburuak nola izena duen esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten parte hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Abesti bat gutxiago da, eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko. 

Salgai daude kontzerturako sarrerak Sanagustin kulturgunean edo Interneten. Aurrez zortzi euro eta egunean bertan hamar euro ordaindu beharko da.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.