Lou Topet eta Oso Fan taldeen kontzertuetarako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2015ko aza. 24a, 12:55

Lou Topet eta Oso Fan taldeek kontzertuak eskainiko dituzte datorren igandean, azaroak 29. Uztarria Komunikazio Taldeak kontzertuetarako bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean. Kontzertuak 19:00etan hasiko dira, Sanagustin kulturgunean.

Uztarriak bi sarrera ditu zozketatzeko, eta kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Nola du izena Lou Topeten disko-liburuak?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Azaroaren 27ko, ostirala, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Salgai daude kontzerturako sarrerak Sanagustin kulturgunean edo Interneten. Sarrera aurrez zortzi ordaindu beharko da; egunean bertan, berriz, hamar euro.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.