Itsasi Eguna antolatu du dantza taldeak zapaturako

Uztarria.eus 2015ko aza. 23a, 13:16
Itsasiko dantzariak Elizkalean.

Meza, dantza emanaldia eta bazkaria egingo dituzte. Itsasiko kideek taldekide ohiei festan parte hartzeko deia egin diete, eta horiek izena aurrez eman behar dute.

Itsasi dantza taldeak, urteroko moduan, taldeko eguna ospatuko du azaroaren 28an, zapatuan. Goizean, 11:30ean, hasiko dute eguna Parrokiako mezarekin. Ondoren, taldeko txikienek dantza emanaldia eskainiko dute Frontoi Txikian. Gero, taldeko kideek eta kide ohiek bazkaria egingo dute.

Itsasiko kideek taldekide ohi guztiak gonbidatu dituzte ekitaldietan parte hartzera. Interesa dutenek Itsasiko kideren bati esanda edo itsasieuskalkulturtaldea@gmail.com helbidera idatzita eman beharko dute izena.