Jubilatuen eta Pentsiodunen Astea ospatuko dute azaroaren 23tik 29ra

Uztarria.eus 2015ko aza. 19a, 12:47

Baigerak antolatuta, Jubilatuen eta Pentsiodunen Astea ospatuko dute datorren astean. Urteroko legez, hitzaldiak, karta-joko txapelketak, bingoa, mendi ibilaldia eta bazkaria egingo dituzte, besteak beste. Hainbat ekimenetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da.

Jubilatuen eta Pentsiodunen Astea antolatu du Baigerak, azaroaren 23tik 29ra. Urteroko legez, hitzaldiak, karta-joko txapelketak, bingoa, mendi ibilaldia eta bazkaria egingo dituzte, besteak beste. 

Hainbat ekintzatan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da. Azaroaren 26an Donostiako aquariumera irteera egingo dute, eta ondoren, merienda egingo dute Aginagako sagardotegi batean. Irteerarako aurrez izena eman behar da, azaroaren 20a baino lehen, eta 15 euro ordaindu behar da. Hilaren 26an, osteguna, 14:30ean abiatuko dira San Martin egoitzaren aurretik, autobusez, Donostiara.

Azaroaren 28an, zapatuan, Zumarragatik Aizpurutxora irteera egingo dute. Azaroaren 26a bitartean eman ahal izango da izena. Anbulatorio aurreko geltokian elkartuko dira irteeraren egunean, eta 09:10eko autobusean joango dira Zumarragara.Ondoren, Aizpurutxoko tabernan egingo dute hamaiketakoa. Izena ematen dutenek zazpi euro ordaindu beharko dute.

Bestalde, eta asteari bukaera emateko, 90 urtekoen bazkaria egingo dute hilaren 29an, igandez, Kiruri jatetxean. Azaroaren 24a baino lehen eman behar da bazkarirako izena. Bazkarira joateko 13:30ean eta 14:00etan elkartuko dira San Martin egoitzaren aurrean. Bazkaritara joan nahi dutenek 35 euro ordaindu beharko dute; umeek, berriz, 17,5 euro.

Hemen, Jubilatuen eta Pentsiodunen Asteko egitaraua:

Azaroak 23, astelehena

16:00etan Zoritxarrei aurre egiteko gizaki ororen gaitasuna, hitzaldia. David Alvear izango da hizlaria, eta Baigera I-eko aretoan eskainiko du solasaldia.

18:00etan txokolatada Baigera I-en.

Azaroak 24, asteartea

16:00etatik 18:30era Bingo saioa Sanjuandiko Baigeran.

Ondoren, txokolatada.

Azaroak 25, asteazkena

16:00etan karta-joko txapelketak. Musa Baigera I-en, eta tute eta eskoba txapelketak Baigera II-an.

Azaroak 26, osteguna

14:30ean Donostiako aquariumera irteera.

Ondoren, Aginagako sagardotegian merienda.

Azaroak 27, ostirala

17:00etan Bingoko sari banaketa ekitaldia Baigera I-en.

Ondoren, txokolatada eguneko zentroan.

Azaroak 28, zapatua

09:10ean irtenda, mendi ibilaldia Zumarragatik Aizpurutxora. Ibilaldia egindakoan, hamaiketakoa egingo dute Aizpurutxoko tabernan.

Azaroak 29, igandea

09:15ean kalejira.

11:00etan hamaiketakoa Baigera I-en.

12:30ean hildako bazkideen aldeko meza parrokian.

14:15ean 90 urteko herritarren bazkaria. Ondoren, omenaldia eta sari banaketa.