Alternatiboa eta klasikoa, etxean

Urola Kostako Hitza 2015ko aza. 18a, 12:58
'Mozkorra parregarri' obrako lantaldea. Larunbatean antzeztuko dute euskarazko zarzuela topaketak bukatzeko, Soreasu antzokian. (Hitza)

Azpeitiko XXXIII. Euskal Antzerki Topaketei bukaera emateko, bi antzezlan alternatibo eta zarzuela bat izango dira ikusgai bihartik aurrera. Bihar eta etzi Gaztetxean; larunbatean, Soreasu antzokian.

Azpeitiko XXXIII. Euskal Antzerki Topaketen azken asteburua iristear da, eta bukaera ona emateko, antzezlan alternatiboa eta klasikoa izango dute herritar zein bisitariek aukeran. Bihar bertan hasiko da Azpeitian asteburua, eta larunbatean itxiko dute zikloa, Mozkorra parregarri euskarazko zarzuelarekin.

1764an sortu zuen obra Xabier Maria Munibe Peñafloridako Kondeak. Azkoitian sortua zen kondea, eta haren eskutik iritsi zen historiako lehen euskarazko opera. Bergaran bertan estreinatu zuten lana, duela 251 urte. Bergarako musikari eta abeslari talde batek hartu, eta eguneratu zuen 250. urteurrenerako. Dagoeneko Azkoitian, Elorrion eta Donostian ere aurkeztu dute. Larunbatean izango da Azpeitiko txanda.

"Opera komiko gisa sailkatu duten arren, guk zarzuela bat dela esaten dugu", azaldu du Valen Moñux antzezlaneko aktore eta zuzendari eszenikoak. Izan ere, elkarrizketak "garrantzitsuak" dira obra horretan, eta operan ez da oso ohikoa solasaldiek protagonismoa hartzea.

Jarraitu erreportajea irakurtzen, Urola Kostako Hitza-ren webgunean.