Hasi dira Gabonetako argiak jartzen

Uztarria.eus 2015ko aza. 17a, 17:10

Gabonak heltzeko hilabetea eta egun batzuk gelditzen diren honetan, hasi dira herrian kaleko argi apaingarriak jartzen. Erdikalean ipini dituzte jada eta pixkanaka-pixkanaka herri osoan zehar ezarriko dituzte. Dena den, Gabonak gerturatu arte ez dituzte piztuko.