Bertsoak, San Martin eguna ospatzeko

Uztarria.eus 2015ko aza. 11a, 19:13

San Martin egoitzan bertako aste berezia ospatzen jarraitzen dute. Gaur, azaroak 11 eta zaindariaren eguna, bertso saioa izan dute arratsaldean. Beñat Lizaso azpeitiarra eta Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe errezildarra izan dira egoitzan, Adin-adin programaren eskutik. Lankuk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan duten programa da Adin-adin. Bertsoa ardatz hartuta, adineko pertsonen gaitasuna sustatzea eta bizi kalitatea hobetzea da programaren helburua, gaitasun psikoemozionalak landuz. Adineko pertsonen Gipuzkoako hamaika egoitzatan prestatu dituzte saioak; Azpeitikoa zortzigarrena izan da.

San Martin egoitzan, egoiliarrek, langileek eta bisitariek bertsotan egin diete harrera bi bertsolariei, hauek kantatzeari ekin aurretik.