Merkataritza eta ostalaritza enpresen transmisioaz jardunaldia antolatu du Iraurgi Berritzenek

Uztarria.eus 2015ko aza. 10a, 18:24

Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Ganberak abian duten Berriz Enpresa programa aurkeztuko dute bertan. Jardunaldia azaroaren 16an izango da, Azkoitiko Elkarguneko Oteiza aretoan, 15:00etan. Parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena.

Merkataritza, ostalaritza eta ostatatze sektoreetako enpresei zuzendutako jardunaldia antolatu du Iraurgi Berritzenek azaroaren 16rako. Azkoitiko Elkarguneko Oteiza aretoan izango dute hitzordua, 15:00etan, eta aipatu sektoreetako enpresen jarraipena eta transmisioa laguntzeko abian den Berriz Enpresa programa aurkeztuko dute bertan.

Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Ganberak sortutako programa da Berriz Enpresa. Jardunaldiaren antolatzaileek azaldu dutenez, programak "laguntzarako eta aholkularitzarako zerbitzu integrala eskaintzen die balizko saltzaile eta ekintzaileei transmisio-prozesua gauzatzeko, eta tratu pertsonalizatu eta malgua segurtatzen die, bakoitzaren premiak kontuan hartuta". Horrela, enpresa eskualdatzeko edota negozio berri bat erosteko asmotan dabiltzanentzat babesa eta aholkua eskaintzeko pentsatutako zerbitzua da Berriz Enpresarena.

Azkoitiko jardunaldian parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena, 943000285 telefono zenbakira deituta edo aelzaurdi@camaragipuzkoa.com helbide elektronikora idatzita.