Eskola antzerkiko emanaldiak hasi dira Soreasun

Uztarria.eus 2015ko aza. 9a, 17:11

Gaur, astelehena, ireki dute XXXIII. Euskal Antzerki Topaketen barruan eskolaumeei zuzendutako eta ikasleek taularatutako antzerkiaren tartea. Lau egunez, osteguna bitartean, zazpi ikastetxe edota antzerki eskoletako taldeak igaroko dira Soreasu antzokitik, eta ikasleak izango dira, halaber, antzokiko eserlekuak beteko dituztenak. Azpeitiko gaztetxoen antzerki eskolakoak asteazken arratsaldean ariko dira. Gaur, bihar eta etzi goizez eta arratsaldez izango dira eskola antzerkiko saioak, eta ostegunean arratsaldez bakarrik.

Amezketako Zumadi Herri Ikastetxeko antzezleek estreinatu dute aurtengo eskola antzerki zikloa, gaur goizean. Bazkalondoan, berriz, Beasaingo Andramendi Ikastolakoen txanda izan da (argazkietan). Azpeitiko, Azkoitiko eta Beasaingo ikasleek osatu dute arratsaldeko saioaren ikuslegoa.