Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko zozketaren sari bat Azpeitira

Uztarria.eus 2015ko aza. 9a, 11:16

Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak 50 urte egin dituela eta, zozketa egin du elkarteak. Hiru sarituetako bat, Iñaki Odriozola, azpeitiarra da, eta ostiral iluntzean jaso zuen saria. Odol emaileen elkarteko kideek eman zioten 2.540 zenbakiari zegokion saria; lau afari eta lau gau Euskal Herriko hotel desberdinetan, hain zuzen. 18 urte ditu Odriozolak, eta elkarteko kideek gazteak animatu nahi dituztela odola ematera jakinarazi zuten.