Gaur, ostirala, izango da Gatiburen kontzertua, 23:00etan, Sanagustin kulturgunean. Jadanik sarrerak agortu dira, beraz, azkar mugitu ez direnek ezingo dute beraien Euritan dantzan seigarren lanaz gozatu.
Uztarriak kontzerturako sarrerak zozkatu ditu bazkideen artean eta sarrera bana eskuratu dute Irune Bildosolak eta Martxel Arrizabalagak.