Santo Tomas egunean jakien postuak jartzeko epea irekita dago

Uztarria.eus 2015ko aza. 3a, 17:08
Iazko Santo Tomasetako irudia

Etxeko produktuen postua ipini nahi dutenek azaroaren 30era arte izango dute izena emateko aukera. Txorizo postuak jartzeko izen-ematea, berriz, hilaren 9tik 25era izango da. Azken horien kokapenari dagokion zozketa azaroaren 26an izango da, 20:00etan, udaletxeko areto nagusian.

Udaleko Festa Batzordeak Santo Tomas egunean barazkiak, frutak, loreak, ogia edo bestelako etxeko produktuak saltzeko postua jarri nahi dutenentzat izen-emate epea zabaldu du. Izena emateko azken eguna hilaren 30a izango da. Udaletxean eman behar da izena, edo 943157068 telefono zenbakira deituta.

Horretaz gain, txorizo postuak jartzeko izen-emate epea hurrengo astelehenean, hilaren 9an, zabalduko dute, eta hilaren 25era arte egongo da irekita. Postua jarri nahi dutenek udaletxean eman beharko dute izena eta postuen zozketa, berriz, azaroaren 26an, osteguna, egingo dute 20:00etan, udaletxeko areto nagusian.