Gatibuk ostiralean eskainiko duen kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2015ko aza. 3a, 12:31

Gatibu taldeak kontzertua eskainiko du datorren ostiralean, hilak 6. Uztarria Komunikazio Taldeak kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean. Kontzertuak 23:00etan hasiko dira, Sanagustin kulturgunean.

Uztarriak bi sarrera ditu zozketatzeko, eta kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Nola du izena Gatiburen azken diskoak?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Azaroaren 6ko, ostirala, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Salgai daude kontzerturako sarrerak Sanagustin kulturgunean edo Interneten. Sarrera hamabi euro ordaindu beharko da aurrez eta 15 euro egunean bertan.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.