Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2015ko aza. 3a, 09:36

Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita. Besteak beste, hurrengo gaiak landuko dituzte: Azpeitiko Udalaren eta Urola Erdiko Mankomunitatearen arteko lankidetza hitzarmena eguneratzea, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen eta Azpeitiko Udalaren arteko hitzarmena onartzea eta Urola Erdiko Energia Planaz ere jardungo dute.

Azpeitiko Udalak ohiko udalbatzarra egingo du gaur, asteartea, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Bertan hurrengo gaiak landuko dituzte:

1.- Azpeitiko Udalaren eta Urola Erdiko Mankomunitatearen arteko lankidetza hitzarmena eguneratzea.

2.- Loiolako Turbina etxea zegoen lur sailaren erabilerarako hitzarmena onartzea.

3.- Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen eta Azpeitiko Udalaren arteko hitzarmena onartzea: Elkartearen argitalpenak edota artxibo partikularrak Azpeitiko Udalean gordetzeko.

4.- Azpeitiko Izarra eremuan Etxebeltz-Izarra R-5 promozioak S.L.-k egindako lokalen lagapena onartzea.

5.- Urola Erdiko Energia Plana.

6.- Ekonomia sustatzeko diru-laguntza helburua duen Azpeitiko eta Azkoitiko udalen eta Iraurgi Lantzen S.A.-ren arteko lankidetza hitzarmena onartzea.

7.- Azpeitiko Udalaren eta Loiola Berrikuntza Fundazioaren arteko hitzarmena Urola Erdia eskualdean garapen soziokonomikoa eta enpleguaren sorrera bultzatzeko.

8.- Galdera eta erreguak