Atzo, igandea, III. Antzerkizale Eguna ospatu zuten hainbat lagunek, XXXIII. Euskal Antzerki Topaketen baitan. EHAZEk eta Metrokuadroka taldeak antolatu zuten egitasmoa, eta parte hartzaile guztiak zuriz eta txapela buruan jantzita bildu ziren. Perkusio tresnaren bat eskutan, hainbat jolas egin zituzten Soreasun eta Alde Zaharrean. (Argazkiak, Nerea Uranga)