Ignaziotar Bidearen lehen bi etapak egiteko aukera izango da datozen bi igandeetan

Uztarria.eus 2015ko urr. 28a, 18:26

Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan antolatu dituzte. Igande honetan, azaroak 1, Loiolatik Zumarragako Antiguarakoa egingo dute, eta azaroaren 8an Antiguatik Arantzazurakoa. Mendi ibilaldiotan parte hartu nahi dutenek aurrez egin behar dute erreserba.

Ignaziotar Bidea Loiolako Inaziok 1522. urtean Azpeititik Manresara (Katalunia) egindako bidea da. Ignaziotar Lurraldea, Ignaziotar Bidearen hasiera da eta lehen bi etapak bi egunetan egiteko aukera eskainiko dute aurtengo Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan.

Igande honetan, azaroak 1, egingo dute lehen etapa, Loiolatik Zumarragako Antiguarakoa; 18 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte-hartzaileek. Azaroaren 8an, berriz, bigarren etaparen txanda izango da Antiguatik Arantzazurakoa, 19 kilometroko ibilbidearekin.

Mendi ibilaldiotan parte hartu nahi dutenek aurrez egin behar dute erreserba. Horretarako, e-posta helbide honetara honetara bidali beharko dute mezua: info@tierraignaciana.com. Bestela, honakoa da telefonoa: 943151878. Prezioa 10 eurokoa da eta bertan sartuta daude gidari titulatua eta istripu asegurua. Garraioa eta janaria ez dira prezioan sartzen.