Esklaben inguruan hasi dituzten lanek trafikoan eragina izango dute

Uztarria.eus 2015ko urr. 27a, 18:16

Esklaben ondoko urbanizazio berriko euri-urak ibaira bideratzeko lanak hasi ditu Udalak (argazkian), eta hasi berri dituzten obrek Loiolako Etorbideko trafikoan eragina izango dutela aurreratu dute. "Hormigoizko metro eta erdiko tutuak sartuko dira euri-urak ibaira eramateko, eta urbanizazioaren eta ibaiaren tartean errepidea dagoenez, trafikoa aldatu beharra egongo da hurrengo asteetan", azaldu dute. Trafikoaren mozketak "garaiz jakinaraziko" dituztela adierazi dute udal arduradunek, "lanak aurreratzen eta zehazten joan heinean".

Obrak Gabonetarako bukatuta egotea aurreikusten du Udalak. Art Eraikuntzak enpresa ari da lanak egiten eta aurrekontua 295.319,17 eurokoa da. (Argazkia: AZPEITIKO UDALA)