Abuztutik irailera bitartean %0,1 jaitsi da Azpeitiko langabezia tasa

Uztarria.eus 2015ko urr. 27a, 11:27

Abuztuko datuekin alderatuta, bost herritar gutxiago zeuden irailean lanik gabe. Irailean, orotara, 875 langabetu zenbatu zituzten herrian, eta %11,9koa zen tasa. 

Iraurgi Berritzen Azpeitiko eta Azkoitiko garapen agentziak jakinarazi duenez, langabezia %0,1 jaitsi da abuztutik irailera bitartean herrian. Izan ere, %12koa zen tasa hori abuztuan eta orain %11,9koa. 

Irailean 875 langabetu zenbatu zituen Lanbidek Azpeitian; abuztuan baino bost gutxiago (880 herritar ziren lanik gabe abuztuan). Joera positiboa, txikia bada ere, Azpeitian ez ezik, Urola Erdian ere nabaritu zen irailean. Izan ere, 1.938 langabetu (%11,99ko langabeziatasa) ziren abuztuan eskualdean, eta irailean 1.913 (%11,9ko langabezia tasa).

Hemen, Iraurgi Berritzenek egindako iraileko boletin sozioekonomikoa.