Ikastolak 50 urteotan izandako eraikinak ezagutuz

Uztarria.eus 2015ko urr. 26a, 11:51

Azpeitiko Ikastolak izan dituen egoitzetatik ibilaldia egin zuten atzo, igandea, dozenaka lagunek. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik 50. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldietan aurrena izan zen atzokoa. Ibilbidea plazan hasi zuten 09:00etan, eta handik Arana kalera joango ziren, Zentenarioko eraikina ikustera. Izan ere, bertan izan zen hastepenetako Ikastolaren egoitza. Ondoren, Esklabetara, Urbitarte auzoko lokaletara, Euskal Herria kaleko egoitzara, Loiolara, Loiolatxora, Oktogonora, Perdillegiko egoitzara eta Urola Ikastolaren egungo eraikinera bertaratu ziren. 11:30ak aldean bukatu zuten ibilbidea eta hamaiketakoa egin zuten Berdura Plazan.