32 azpeitiar odol emaile omendu dituzte, eskualdeko bilkuran

Uztarria.eus 2015ko urr. 26a, 12:24

Egun ederra igaro zuten atzo, igandea, eskualdeko odol-emaileek. Urteroko legez, batzarra eta oroigarri banaketarekin hasi zuten eguna Azpeitiko, Azkoitiko, Zumaiako, Zarauzko, Aizarnazabalgo, Errezilgo, Getariako, Itziarko, Zestoako eta Arroako herritarrek. 

Bertan, 32 azpeitiar omendu zituzten. Bost gizonek eta bost emakumek jasoko zuten urrezko oroigarria; odola 50 alditan edo gehiagotan emateagatik gizonek, eta 40 alditan edo gehiagotan emateagatik, emakumeek. Ondorengoek jaso zuten oroigarri bana: Manuel Agirretxe, Placido Aranburu, Jose Etxeberria, Jose Migel Iparragirre, Jose Antonio Lasa, Mari Karmen Albeniz, Olatz Iturralde, Maria Pilar Odriozola, Mari Karmen Unsain eta Rosa Urbieta.

Horiez gain, 25 odol-emate egin osteko zilarrezko oroigarria 22 herritarrek jaso zute: Julian Agirre, Juan Ramon Garmendia, Jesus Maria Artola, Asier Aztiria, Ignacio J. Etxaniz, Antonio Esnal, Jose M. Etxeberria, Mikel Goenaga, Javier Gomez, Juan Fancisco Hidalgo, Juan Cruz Izagirre, Joxe Francisco Labaka, Bixente Lizaso, Iñigo Medinilla, Juan M. Mendizabal, Lourdes Agirrezabala, Begoña Amubieta, Karmiñe Araño, Ana M. Beloki, Elisabet Bergara, Mila Irulegi eta Nekane Jimenez. 

Festa giroan pasatu zuten eguna Loiolara bertaratutakoek. Aurrena meza izan zuten Basilikan, gero oroigarri banaketa eta omenaldia egin zituzten, eta segidan, bazkaria egin zuten Kiruri jatetxean.

Odol ateratzea, asteazkenean

Datorren asteazkenean, hilaren 28an, izango da hurrengo odol ateratzea, anbulatorioan. Ohi bezala, 17:00etatik 21:00etara egongo da odola emateko aukera.