Azketa-Erlo erronka, bideoan

Urola Kostako Hitza 2015ko urr. 26a, 11:05

Zazpi lagun igo ziren herenegun, larunbata, hamar minutu azpitik Azketatik Erloko tontorrera. Emakumeetan, bi kirolarik lortu zuten apustua haustea. Haiek 11 minutu eta erdi azpitik egin behar zuten ibilbidea. Iñigo Lariz izan zen azkarrena gizonetan, 8 minutu eta 23 segundoko denborarekin; emakumeetan, Maite Maiora izan zen lehena, 10 minutu eta 20 segundon. Honakoa da artzoko erronkako laburpen bideoa, protagonistetako batzuen hitzekin.

Albistea eta argazki bilduma ikusgai, hemen.