Igande honetan egingo dute odol emaileek Batzar Nagusia Loiolan

Uztarria.eus 2015ko urr. 23a, 18:34

11:45ean elkartuko dira batzarrera joango direnak. Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak eskualdeko hainbat herritar omenduko ditu, tartean, 32 azpeitiar. Urrezko nahiz zilarrezko oroigarriak banatuko dituzte, 50, 40 eta 25 aldiz edo gehiagotan odola eman dutenen artean.

Eskualdeko hainbat herritar omenduko du igandean Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak. Loiolan egingo dute Batzar Nagusia eta hainbat oroigarri banatuko dituzte. Bost gizonek eta bost emakumek jasoko dute urrezko oroigarria. Odola 50 alditan edo gehiagotan emateagatik eskuratuko dute gizonezkoek, eta 40 alditan eman dutelako emakumeek. Honako hauek izango dira urrezko oroigarria jasoko duten gizonezkoak: Manuel Agirretxe, Placido Aranburu, Jose Etxeberria, Jose Migel Iparragirre eta Jose Antonio Lasa. Emakumeetan, berriz, honako hauek jasoko dute: Mari Karmen Albeniz, Olatz Iturralde, Maria Pilar Odriozola, Mari Karmen Unsain eta Rosa Urbieta. Horiez gain, 25 odol-emate egin osteko zilarreko oroigarria, 22 herritarrek jasoko dute. Gizonezkoak honako hauek izango dira: Julian Agirre, Juan Ramon Garmendia, Jesus Maria Artola, Asier Aztiria, Ignacio J. Etxaniz, Antonio Esnal, Jose M. Etxeberria, Mikel Goenaga, Javier Gomez, Juan Fancisco Hidalgo, Juan Cruz Izagirre, Joxe Francisco Labaka, Bixente Lizaso, Iñigo Medinilla eta Juan M. Mendizabal. Emakumeak, aldiz, honako hauek izango dira: Lourdes Agirrezabala, Begoña Amubieta, Karmiñe Araño, Ana M. Beloki, Elisabet Bergara, Mila Irulegi eta Nekane Jimenez. 

11:45ean elkartuko dira, eta 12:00etan meza izango dute basilikan. 13:00etan Gogartetxean egingo dute batzarra eta diploma banaketa. Bazkaria Kiruri jatetxean egingo dute eta bazkalondoan dantzarako tartea izango dute bertan.