Urriaren 31n izango da X. Libre Ardo Eguna

Uztarria.eus | Aisia
2015ko urr. 23a, 13:19

Mota guztietako ardoak dastatu ahal izango dira 11:30etik 14:30era bitartean. 21 upategi izango dira plazan. Gainera, Euskal Herriko III. Txorizo Egosi Lehiaketa ere egingo dute, eta 29 harakinek eman dute dagoeneko izena. Berritasun gisa, plazan gune bat jarriko dute txorizoa nola egiten den ikusteko.

Ardo Egunaren aurkezpeneko irudia.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Hilaren 31n, zapatua, izango da X. Libre Ardo Eguna. Arabako, Errioxako, Nafarroako eta beste hainbat upategitako 21 ardo desberdin dastatu ahal izango dira 11:30etik 14:30era bitartean, plazan. Bost eurotan ardo kopa eta bost ardo hartzeko txartelak eskuratu ahal izango dira. Zigor Odriozola Odriozola ardoakeko ordezkariak azaldu duenez, "modan dauden ardoak ekartzen saiatu" dira.

Edariari laguntzeko, jakien postuak jarriko dituzte. Besteak beste, txorizo eta hirugiar pintxoak eta patatak errioxar erara dastatzeko aukera izango da, Azpeitiko Gaixo eta Elbarrien Aisialdiko Taldeak prestatuta. Bestalde, bost gazta postu ere jarriko dituzte plazan.

Bestalde, Azpeitiko Udalak antolatuta, Euskal Herriko III. Txorizo Egosi Lehiaketa egingo dute eguerdian plazan. Gaurko 29 harakin zeuden lehiaketan izena emanda eta izen-ematea "oraindik zabalik" dagoela azaldu dute. 

Lehiakide bakoitzak bi kilo txorizo aurkeztu beharko ditu parte hartzeko. Txorizo hori Gaixo eta Elbarrien aisi taldekoek egosiko dute, eta epaimahaikideek hainbat gauza izango dute kontuan txorizoa baloratzerakoan: zabalera, pikatua eta piper-hautsa. Zaporea eta egosi ondorengo txorizoaren kolorea eta itxura hartuko dituzte kontuan epai-mahaia osatuko duten Arantza Arregik, Alberto Busca Isusik, Beatriz Larrañagak, Geronimo Muñozek eta Mikel Uriak. Lehen hiru sailkatuak sarituko dituzte. Aurtengo ediziotik aurrera, Mikel Sanjuanek egindako garaikurra emango diete irabazleei. Lehenak, garaikurra eta txapela eskuratuko ditu. Bigarrenak, garaikurra eta hirugarrenak, bi lagunentzat afaria Sanagustin kulturgunean.

Berritasun bat ere izango da aurtengo Ardo Egunean: "Txorizoak hasieratik bukaerara nola prestatzen diren erakutsiko dugu. Izan ere, ezkutuan egiten da lana eta gazte askok ez dute jakingo nola egiten diren", azaldu du Valentin Odriozola harakinak. Mikel Uria epaileak ere nabarmendu du urtetik urtera garrantzia hartzen ari dela dastaketa: "Erreferente izateko bidean da, eta ia lehiaketa ospetsu bilakatzen den Azpeitikoa".

Libre lantaldeko kideak ere aurkezpen ekitaldian izan dira. Izan ere, azken urteetako gisan, bere lekua izango dinamikak. Hori dela eta, ekerrak eman dizkiote Udalari eskainitako "presentziagatik". "Denok dakigu zer egoeratan dagoen Orkatz, eta gustura parte hartuko dugu lan eginez", adierazi du Imanol Amenabar Azpeitiko Libreko kideak.

X. Libre Ardo Dastaketa Eguna

Postuak eta ardogileak:

  • Jacob's Creek (Chardonnay, Australia)
  • Enate (Chardonnay, Salas Bajas)
  • Entreflores (Berdejo, Pozaldez)
  • Iñurrieta Orchidea (Sauvignon Blanc, Falces)
  • Iñurrieta Cuatrocientos (Cabernet Sauvignon-Merlot, Falces)
  • Zinio tempranillo (Ondua, Uruñuela)
  • Señorio de Uñuela tempranillo (Erreserba, Uruñuela)
  • Bordon tempranillo-garnacha (Ondua, Logroño)
  • Conde Valdemar tempranillo (Ondua, Oion)
  • Ugarte tempranillo-garnacha (Ondua, Biasteri)
  • Ugarte tempranillo-garnacha (Erreserba, Biasteri)
  • Mendrano Irazu tempranillo (Ondua, Elvillar)
  • Rioja Vega (Edizio mugatua tempranillo-graciano, ondua, Viana)
  • Azpilicueta tempranillo-graciano-mazuelo (Ondua, Logroño)
  • Luis Alegre tempranillo-graciano-mazuelo (Ondua, Biasteri)
  • Baron de ley (Erreserba, Mendabia)
  • Tarsus Roble (Beltza, Anguix)
  • Vizcarra Senda del oro (Beltz fina, Mambrilla de Castrejon)
  • Pierola (Ondua-Beltza, Moreda, Araba)
  • Traslascuentas (Moreda, Araba)
  • Cyatho (Berdejo, Moreda, Araba)
  • Ostatu (Zuria, gorria, urtekoa eta ondua, Samaniego)
  • Cerro Añon (Zuria eta ondua, Logroño)
  • Solaguen (Ondua, Bastida)
  • Compañon Arrieta (Zuria, beltza eta gorria, Lantziego)
  • Bodegas Muro (Ardo gaztea, Lapuebla de Labarca)
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu