Jaso du saria Eguzkiñe Egaña Antzerki Topaketetako kartelaren egileak

Uztarria.eus 2015ko urr. 23a, 13:40

Atzo, osteguna, aurkeztu zituzten XXXIII. Euskal Antzerki Topaketak, eta aurkezpen ekitaldian jaso zuen aurtengo topaketen kartelaren egileak, Eguzkiñe Egañak, saridunari dagozkion 900 euroak. Josu Labaka Kultura zinegotziak eman zion saria.