'Txantxalgara' eta hezkuntza

Urola Kostako Hitza 2015ko urr. 23a, 10:23

Bihar aurkeztuko dute Azpeitiko pailazo gazteek Mitologiaz ahaztu al gara? obra, 16:30etik aurrera, Sanagustin kulturgunean. Umorea eta mitologia uztartu dituzte lanean.

Txantxalgara pailazo taldea duela hiru urte hasi zen martxan, Iraurgi ikastetxeko jaialdi batean. Ordutik herriz herri ibili dira bost azpeitiar gazteak: Xanti Agirrezabala, Ignacio Arakistain, Ignacio Azkue, Ekain Ibarguren eta Mireia Galartza. (Uztarria.eus-eko Kontuk eta komeriyek saioko protagonista ere badira Txantxalgarako kideak)

Beste pailazo talde batzuen emanaldi klasikoak erabili dituzte orain artean ikuskizunetarako, eta 20 saiotik gora egin dituzte han eta hemen. "Azpeitian antzeztu ostean, Aizarnatik (Zestoa) deitu ziguten, eta handik aurrera sumatu genuen, nahi gabe, leku guztietatik hots egiten zigutela. Lana egiteko dinamikan sartu ginen horrela", esan du Ekain Ibarguren taldeko kideak.

Beraiek sortutako obra aurkeztuko dute bihar, 16:30etik aurrera, Azpeitian: Mitologiaz ahaztu al gara?. Sanagustin kulturgunean da hitzordua. "Elduainen (Gipuzkoa) estreinatu genuen, eta oso harrera ona izan du. Hala ere, guretzat estreinaldia bezala izango da biharkoa, berezia baita lana etxean aurkeztea", azaldu du Mireia Galartza pailazo taldeko ordezkariak.

Jarraitu erreportajea irakurtzen, Urola Kostako Hitza-ren webgunean.