Egoitz Arruti: "Ez dakit seguru zer bide hartuko dudan; gaurkoz diot zuzen saiatuko naizela"

Urola Kostako Hitza 2015ko urr. 22a, 11:59
Egoitz Arruti.

Dagoeneko ate joka da etzi lehiatuko den erronka. Azketatik Erlorako bidea hamar minutuz azpitik bukatu edo ez, hor dago gakoa. Eguna eguerdian hasiko dira girotzen. Egoitz Arruti Xeye taldeko lasterkari azpeitiarrak proban hartuko du parte eta Urola Kostako Hitza-k berarekin hitz egin du.

"Txetxu Urbietak bota zigun erronka Xeyeko kideei, eta animatu egin ginen. Festa bat izango da, eta horren parte izateko aukera bezala ikusten dugu. Niretzat berria da mendiko lasterketen kontu hau. Beraz, saiatu naiz errepidean egiten ditudan entrenamenduak mendiko ibilbideetara egokitzen. Hamar minutuko saioa izango da, eta guztia emanda egin beharko da erlojupekoa, bihotza bizkor jarrita.

Alde handia dago bide bat edo bestea aukeratu, eta ez dakit seguru-seguru zer bide hartuko dudan. Bi lekutatik egin dut proba, eta indarra eta gaitasuna izanez gero, onena zuzen-zuzenean joatea da. Egunean bertan ea nola sentitzen naizen; gaur-gaurkoz diot zuzen egiten saiatuko naizela. Entrenamenduetan hamar minutu baino gehixeago behar izan ditut, baina zatika ari naiz egiten bidea. Uste dut egongo direla bederatzi minutu azpitik egingo dutenak ere: Egea, Larrañaga, Lariz eta Ait Chaou… Xeyeko Diaz gai ikusten dut hamar azpitik egiteko, eta Goenaga hortxe-hortxe ibiko da. Erronkak giro ona jarri du kalean, jendea mugitzen ari da".

Hemen, erreportajea osorik.