Hainbat bikotek eman dute izena hilaren 31n egingo den Ikasberriko Kros Mistoan

Uztarria.eus 2015ko urr. 21a, 14:17
Duela bi urteko Kros Mistoko irudia.

Oraindik ere eman daiteke izena proban. Lasterketaren eguna baino lehen izena ematen duten bikoteek 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta Azpeitian Aitzaki Kirolaken, Aradi-Robers Kirolaken, Santi Lazkanon eta Mugi Kirolaken eman ahal izango da izena; Azkoitian, berriz, Plaza Berri Sport dendan. Internetez ere inskribatu daiteke.

Dozenatik gora bikotek eman du izena hilaren 31n egingo den Azpeitiko Herriarteko VI. Kros Mistorako, baina oraindik iskribatu ez direnek ere badute horretarako aukera. Lasterketaren eguna baino lehen izena ematen duten bikoteek 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta Azpeitian Aitzaki Kirolaken, Aradi-Robers Kirolaken, Santi Lazkanon eta Mugi Kirolaken eman ahal izango da izena; Azkoitian, berriz, Plaza Berri Sport dendan. Internetez ere inskribatu daiteke www.herrikrossa.com webgunean.

Egunean bertan ere eman ahal izango dute bikoteek izena, baina 30 euro ordaindu beharko dute bikoteek. Aurten, gainera, 14 eta 18 urte bitarteko gazteek ere hartu ahal izango dute parte proban, baina gurasoen edo arduradunen baimena aurkeztu beharko dute.

Ikasberri Kirol Elkarteak antolatu du Euskal selekzioaren aldeko lasterketa. 18:30ean hasiko da 6,7 kilometroko proba, plazan.

Iaz ez zen Kros Mistorik egin herrian, plaza eraberritzeko lanak tarteko. Duela bi urte izan zen azkenengo edizioa, eta 66 bikotek hartu zuten parte orduan. Miren Gaztañagak eta Mitxel Cuadradok irabazi zuten proba.