Kolonbiako egoera soziala eta politikoa hizpide

Uztarria.eus 2015ko urr. 21a, 11:25

Atzo, asteartea, hitzaldia eskaini zuen Yerson Gonzalez Medellin hiriko hainbat gizarte mugimendutako kideak, Orkatzen. Dozenaka lagun izan ziren Kolonbiako egoera sozialaren eta politikoaren inguruko hitzaldia entzuten. Kolonbiako gobernuak eta Farc-eko gerrilariek Habanan egindako negoziazioak ere hizpide izan zituen. Ernaik, Sortuk eta Orkatz kultur elkarteak antolatu zuten solasaldia.