Arrakasta izugarria izan du Amama filmak Azpeitian, eta atzo, astelehena, esaterako, aretoa leporaino bete zen, 21:30eko emanaldian. Orotara, 1.200 bat lagun izan dira ostiraletik astelehenera bitartean filma ikusten, Soreasu antzokian. Asier Altuna Amama filmeko zuzendaria Soreasu antzokian bertan izan zen larunbatean, lana aurkezten.