Bidaiari errekorra hautsi du Burdinbidearen Euskal Museoak asteburuan

Uztarria.eus 2015ko urr. 13a, 12:16
Zapatuan jende ugari izan zen Burdinbidearen Euskal Museoan.

Zapatuan eta igandean 1.035 bidaiari izan zituen museoa eta Lasao artean ibiltzen den trenak. Gainera, bisitari kopurua tarteko, aurreikusitakoak baino bidaia bat gehiago egin zuen lurrun trenak.

Bisitari ugari izan da asteburuan Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoan. XXI. urteurrena zela eta, ekintza ugari antolatu zuten bertan, eta erantzun bikaina izan dute bisitariei dagokionez. Izan ere, zapatuan eta igandean 1.035 bidaiari izan zituen museoa eta Lasao artean itzuliak egiten dituen trenak. Gainera, bisitari kopurua tarteko, aurreikusitakoak baino bidaia bat gehiago egin zuen lurrun trenak. Zapatuan 512 lagun ibili ziren lurunezko lau tren historikotan, eta 12:30ak baino orduebete lehenago sarrerak agortu zirenez, aurreikusi gabeko beste bidaia bat antolatu zuten.