"Egin amets gurekin", Iraurgi Saskibaloiaren bazkidetza kanpainaren gonbidapena

Uztarria.eus 2015ko urr. 12a, 18:42

Kirol mailan zein aurrekontuan aparteko erronkak dituen 2015-2016 denboraldirako bazkidetza kanpaina abian jarri du Iraurgi Saskibaloiak. Kanpainaren zabalkunderako bideo bat prestatu dute (hemen ikusgai dena). Historia eginez Espainiako Emakumeen Ligan lehiatzen hasi den taldeko etxeko jokalariak eta entrenatzailea dira bideoaren protagonistak. Eta gonbidapena luzatzen diete jarraitzaile eta bazkide guztiei: "Egin amets gurekin".