Tubak eta bonbardinoak sorginduta

Uztarria.eus 2015ko urr. 12a, 20:03

Ostiralean hasi eta atzo, igandea, bukatu zen Tuba Jaialdiaren VI. edizioak musika eta giro ona barreiatu ditu herrian. Tuba eta bonbardinoa jotzen maisu direnek zein bi instrumentu horiek ikasten ari direnek hainbat hitzordu izan dituzte, bereziki zapatuan eta igandean. Tailerrekin eta ikasteko aukerarekin batera, egunero izan dira kontzertuak. Ostiralean Kepa Junkerak eta Sorginek ikus-entzulez bete zuten Sanagustin kulturgunea. Eta hasieran plazan egitekoa baziren ere, Sanagustinen bertan eman zuten jaialdi amaierako kontzertua ere.

Hiru egunetako emanaldiekin osatutako argazki bilduma honetan, Ibon Errazuk utzitakoak dira Kepa Junketa eta Sorginak ikuskizunaren irudiak.