Sammic ISBk igandean jokatuko du etxeko lehen partida, Tarragonaren aurka

Uztarria.eus 2015ko urr. 9a, 17:45

18:00etan hasiko da, kiroldegian. Emakumeen Ligako Añares Rioja ISBk ere igandean jokatuko du baina Madrilen, CREF ¡Hola! taldearen aurka.

Zilarrezko LEB ligako bigarren jardunaldiko neurketa jokatuko du igandean, 18:00etan, Sammic ISBk. Etxean, Azpeitiko kiroldegian, jokatuko duen aurrenekoa izango da eta CB Tarragonarekin neurtuko dituzte indarrak Iker Buenoren mutilek. Lucentumen kontrakoa galduta ekin zion Sammic-ek ligari joan den asteburuan. Aurrean izango duen taldeak ere galdu egin zuen denboraldiaren estreinakoan, etxean, Aceitunas Fragata Moroen kontra (74-77). Iraurgikoek Alacanten erakutsi zuten maila onari eutsi eta joko ona garaipenarekin borobiltzea nahi dute igandean, beren zaleen aurrean.

Añares Rioja ISBk ere igandean jokatuko du, baina Madrilen. Emakumeen Ligako laugarren jardunaldian, CREF ¡Hola! taldearen kantxan ariko da Joseba Lizarralde Rubio-ren taldea, denboraldiko lehen garaipenaren bila.