Jokin Urangak Andoainen kantatuko du igandean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako azken saioan

Uztarria.eus 2015ko urr. 9a, 13:33
Jokin Uranga bertso saio batean.

Igandeko saioan, Andoaingo Bastero kulturgunean kantatuko du Jokin Uranga bertsolari azpeitiarrak, 17:30ean hasita. Berarekin batera izango dira oholtzan, Ibai Esoain, Gemma Urteaga, Antton Fernandez, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi.

Bihar eta etzi jokatuko dira Arrasaten eta Andoainen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako azken bi saioak. Igandeko saioan, Andoaingo Bastero kulturgunean kantatuko du Jokin Uranga bertsolari azpeitiarrak, 17:30ean hasita. Berarekin batera izango dira oholtzan, Ibai Esoain, Gemma Urteaga, Antton Fernandez, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi. Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da txapelketaren hurrengo fasera. Bestalde, bihar Arrasaten jokatuko den saioan abestuko du Erniarraitz bertsozale elkarteko Eneritz Artetxe bertsolari azkoitiarrak.

Saioetarako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean. Sarrera orokorrak 9 euro balio du eta gaztetxoenak, berriz, lau euro. Bertsozale Elkarteko bazkideek sei euro ordaindu beharko dute. Egunean bertan lehiatilak zabalduko dituzte, 16:00etan, eta bertan eskuratu ahal izango dira sarrerak.

Dagoeneko zazpi bertsolari sailkatu dira final laurdenetako fasera zuzenean, final zortzirenetako saioak irabazita. Beñat Lizaso da horietako bat. Izan ere, Lasarte-Oriako saioa azpeitiarrak irabazi zuen. Saioetako irabazleez gain, beste hamazazpi bertsolari ere igaroko dira hurrengo fasera, lortutako puntuazioaren arabera.