Akordioa erdietsi dute Azpeitiko Udalak eta Dendarteanek

Uztarria.eus | Ekonomia
2015ko urr. 8a, 11:53

Azpeitiko Udalak eta Dendartean Gipuzkoako Merkatarien Bilkurak akordioa erdietsi dute. Hitzarmena tarteko, Azpeitiko Sindikatu Zaharrean izango du bulegoa Dendarteanek (beste bat ere badu Ordizian) eta teknikari bat bertan ariko da lanean egun osoz; 08:30etik 13:30era eta 14:30etik 17:30era. Gainera, Dendarteaneko bazkide da Bertan Azpeitiko Merkatari Elkartea, eta Gipuzkoako merkatarien bilkurak kudeatuko du Bertan. Izan ere, hilabete batzuetan teknikaririk gabe izan da herriko merkatarien elkartea. Horretarako, Udalak Dendarteaneko teknikariaren lanaldi osoaren %25 ordainduko du, gehienez, 8.000 euro jarrita. Xabier Aldalur Dendarteaneko teknikariak azaldu duenez, "merkataritzan egiten den guztia inoiz ez da nahikoa, eta merkatari txikien eskubideen defentsan egingo dugu lan".

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia da hau JLarranaga | 2015-10-08 : 12:58

Hola, gustatu zaizkit Aldalurren hitzak merkatari txikien defentsan. Argazkian biak ere ondo konjuntatuta doaz arropan gainera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu