Burdinbidearen Euskal Museoak XXI. urtemuga ospatuko du zapatuan

Uztarria.eus 2015ko urr. 6a, 18:23

Guztira lurrunezko trakziozko bost ibilgailu jarriko dituzte abian eta Azpeititik Lasaorako ibilbidea nahiz beste zirkulazio batzuk prestatu dituzte.

XXI. urteurrena ospatuko du zapatuan, urriak 10, Burdinbidearen Euskal Museoak. Egun berezia antolatu dute horretarako. Guztira lurrunezko trakziozko bost ibilgailu jarriko dituzte abian eta Azpeititik Lasaorako ibilbidea nahiz beste zirkulazio batzuk prestatu dituzte. Horretaz gain, larunbatean bertan, Portugaleko Trenbideen Allan 301 diesel-elektriko automotore batek zirkulatuko du.

Asteburuan zehar lau tren jarriko dituzte zirkulazioan. Honakoa izango da datorren larunbateko bidaiarien zerbitzuko tren guztien irteera ordutegia:

  • 11:30: 1853ko Allan 301 diesel-elektriko automorea (Portugaleko trenbideak).
  • 12:30: 1913ko Portugal lurrunezko tren-makina.
  • 17:00: 1888ko Zugastieta lurrunezko tren-makina.
  • 18:00: 1898ko Aurrera lurruneko tren-makina.

Egun osoan zehar Burdinbidearen Nafarroako Lagunen Elkarteak gidatutako modelismo tren baten erakusketa egingo dute. Horretaz gain, bisitariek Artxandako Funikularraren mendeurrenari buruzko erakusketaren inaugurazioa bertatik bertara jarraitzeko aukera izango dute.

Igandean ere egongo da Azpeititik Lasaora lurrunezko trenean bidaiatzeko aukera. 12:30ean irtengo da trena museotik.