Kepa Junkera & Sorginak-en kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2015ko urr. 6a, 17:15

Ostiralean, urriak 9, 22:00etatik aurrera joko dute Sanagustin kulturgunean, Tuba Jaialdiaren barruan. Uztarriaren bazkideek har dezakete parte zozketan, galdera honi erantzun zuzena emanda: Zenbat disko argitaratu ditu orain arte Kepa Junkerak? Erantzunak ostiraleko 10:00ak baino lehen bidali behar dira uztarriazozketak@gmail.com helbidera, eta ostiralean bertan egingo du zozketa Uztarriak.

Ostiralean, urriak 9, Kepa Junkera & Sorginak-en kontzertua izango da Sanagustin kulturgunean. 22:00etan hasiko den emanaldia aurtengo Tuba Jaialdiaren barruan antolatu dute eta Uztarria Komunikazio Taldeak kontzertu horretarako bi sarrera zozkatuko ditu, bere bazkideen artean.

Sarrerak eskuratu nahi dituzten Uztarriaren bazkideek galdera honi eman behar diote erantzun zuzena: Zenbat disko argitaratu ditu orain arte Kepa Junkerak?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Urriaren 9ko (ostirala) 10:00ak baino lehen bidali behar dira erantzunak. Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.eus-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Kepa Junkera & Sorginak-en kontzerturako sarrerak erosi nahi izanez gero, berriz, Sanagustin kulturgunean edo Juantxo Txikin tabernan eros ditzake, besteak beste.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriaren bazkide! Horretarako, klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.