Erandioko hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu dute biharko

Uztarria.eus 2015ko urr. 6a, 16:41

Bilgune Feministak Emakumeen kontrako indarkeriak ez! lelopean elkarretaratzea deitu du bihar, asteazkena, arratsalderako. 19:00etan plazan izango da kontzentrazioa, asteburuan Erandion (Bizkaia) gertatutako hilketa salatzeko.

Bilgune Feministak Emakumeen kontrako indarkeriak ez! lelopean elkarretaratzea deitu du bihar, asteazkena, arratsalderako. 19:00etan plazan izango da kontzentrazioa, asteburuan Erandion (Bizkaia) gertatutako hilketa salatzeko. Izan ere, 39 urteko emakume bat hilik aurkitu zuten zapatuan, ustezko hiltzailearen etxean, eta haren bikotekide ohia atxilotu zuen atzo Ertzaintzak. Emakumeen Mahaiak bat egin du deialdiarekin, eta azpeitiarrei elkarretaratzean parte hartzeko deia egin diete.