Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2015ko urr. 6a, 10:01

Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita. Besteak beste, hurrengo gaiak landuko dituzte: Azpeitiko Udalaren eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren arteko hitzarmenak, udalaren zergak eta elkartasun internazionalista bultzatzeko lan egiten duten erakundeak babesteko eta haien kontrako epaiketaren aurkako mozioa.

Azpeitiko Udalak ohiko udalbatzarra egingo du gaur, asteartea, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Bertan hurrengo gaiak landuko dituzte:

1.- 2015eko irailaren 8an egindako bilkurako akta onartzea.

2.- Urrestilla auzoko Uranga baserrien alboan dagoen herribidearen deslindea (018103BN).

3.- Uraren Euskal Agentzia eta Azpeiko Udala elkarlanean aritzeko protokoloa, Azpeitian dauden jabari publiko hidraulikoko ibaibilgu eta ertzetan batera lan egiteko.

4.- Lasaon, aisialdi eta kultura erabilerarako aurrefabrikatutako modulo bat eraikitzeko proiektuaren baitan, Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren eta Azpeitiko Udalaren lankidetza hitzarmena saneamenduko urak, sare nagusira ponpatuko dituen ponpaketa-sistema egiteko.

5.- Oñatz auzoko sarearen gaineko mantenimendua egiteko lankidetza hitzarmena Azpeitiko Udalaren eta Gipuzkoa Urak S.A.-ren artean.

6.- Azpeitiko Udalaren eta Dendarteanen arteko hitzarmena onartzea.

7.- 2016. ekitaldirako Udalaren udal-zerga agintarauak onartzea hasierako izaeraz.

8.- Urola Erdiko Taxi zerbitzuaren tarifak 2016. ekitaldirako: Agitax-en proposamena.

9.- Udalaren 2016. ekitaldiko aurrekontuan 5. kreditu aldaketa onartzea.

10.- Udalaren 2016. ekitaldiko aurrekontuan 4. kreditu aldaketaren berri ematea.

Mozioak: 

11.- Elkartasun internazionalista bultzatzeko lanean diharduten erakundeak babesteko eta euskaldun internaziolisten epaiketaren aurkako mozioa.

12.- Galdera eta erreguak.