Zortzi ikastarok osatuko dute udal Hezkuntza sailaren ikasturte berrirako eskaintza

Uztarria.eus 2015ko urr. 2a, 20:50

Marrazki artistikoa eta pintura, eskulanak, puntua, ebaketa eta jantzigintza, gitarra, haurdunaldirako ikastaroa, 0-1 urteko umeen gurasoentzakoa eta arabe ikastaroa dira eskainiko dituztenak.

Udaleko Hezkuntza sailak babestuta hasi berri den ikasturtean herrian emango diren ikastaroak zortzi izango dira: marrazki artistikoa eta pintura, eskulanak, puntua, ebaketa eta jantzigintza, gitarra, haurdunaldirako ikastaroa, 0-1 urteko umeen gurasoentzakoa eta arabe ikastaroa.

Izena emateko epea zabalik dago ikastaro guztietan. Hona hemen, zehaztuta, ikastaroak non emango diren, bakoitzerako harremanetarako pertsonak, eta aurreikusitako egutegi eta ordutegiak:

  • Marrazki artistikoa eta pintura. Damaso Azkue plazako lokaletan. Astelehen eta ostiraletan (10:00-11:30 eta 15:15-16:45) eta ostegunetan (10:00-11:30). Harremanetarako: Marian Alberdi Elorza (943151797 edo 655026779 telefonoak).
  • Eskulanak. Damaso Azkue plazako lokaletan. Astearte eta asteazkenetan, ordutegi hauek aukeran direla: 10:00-12:00, 15:00-17:00 edo 17:00-19:00. Harremanetarako: Esther Etxarri Markuleta (653714972) eta Belen Zendoia Eizagirre (943811595).
  • Puntua. Damaso Azkue plazako lokaletan. Astelehen eta ostegunetan, ordu hauek aukeran: 15:00-17:00 edo 17:00-19:00. Harremanetarako: Rosario Ibaeta Gabilondo (943812862).
  • Ebaketa eta jantzigintza. Damaso Azkue plazako lokaletan. Asteazken eta ostiraletan, ordu hauek aukeran: 10:00-12:00, 15:00-17:00 edo 17:00-19:00. Harremanetarako: Maite Ostra Albizu (943812464).
  • Gitarra. Perez Arregi plaza, 1-2. solairua (Telefonica zaharra). Egunak eta ordutegia interesa dutenekin zehaztuko dira. Harremanetarako: Amaia Garmendia Altuna (688660469).
  • Haurdunaldirako ikastaroa. Umeren baten zain dauden bikoteentzat. Sindikatu Zaharrean. Egunak eta ordutegia interesa dutenekin zehaztuko dira. Harremanetarako: Edurne Salegi Garate (685731301 telefonoa edo edurnesalegi@hotmail.com e-posta).
  • Umetxo bat dugu gure bizitzan. 0-1 urteko umeen gurasoentzat. Sindikatu Zaharrean. Egunak eta ordutegia interesa dutenekin zehaztuko dira. Harremanetarako: Edurne Salegi Garate (685731301 telefonoa edo edurnesalegi@hotmail.com e-posta).
  • Arabea. Sindikatu Zaharrean. Zapatu eta igandeetan, ordu hauek aukeran: 10:00-12:00, 12:00-14:00 edo 14:00-16:00. Harremanetarako: Houria Ghindri Fella (676947377).