Zabaldu dute kirol elkarteek diru laguntzak eskatzeko epea

Uztarria.eus 2015ko urr. 2a, 12:47

Eskaera hilaren aurrenetik 31ra bitartean egin beharko da, Udal Harrera Erregistroan. Diru laguntza hauek ohiko kirol jarduerari lotutakoak dira, eta diru laguntza jasotzeko aurkeztu behar den dokumentazioak 2014-2015 denboraldian oinarritutakoa izan behar du.

Herriko kirol elkarteek 2015. urteko udal diru-laguntza zuzenak eskatzeko epea zabalik da atzotik. Horrenbestez, eskaera hilaren aurrenetik 31ra bitartean egin beharko da, Udal Harrera Erregistroan.

Diru laguntza hauek ohiko kirol jarduerari lotutakoak dira, eta diru laguntza jasotzeko aurkeztu behar den dokumentazioak 2014-2015 denboraldian oinarritutakoa izan behar du.

Urte naturalari lotutako jarduerak egiten dituzten klubek, aldiz, 2016ko urtarrilaren 1etik 31ra bitartean aurkeztu beharko dituzte eskaerak. Horiek aurkeztu beharreko dokumentazioa 2015. urtekoa da.

Zalantzak argitzeko 943 15 00 95 zenbakira deitu edo kirolak@azpeitia.eus helbidera idatzi behar da.