Pentsio duinen aldeko aldarria berriro kalera, Pertsona Nagusien Nazioarteko Egunean

Uztarria.eus 2015ko urr. 1a, 21:20

Aurreko astean Duintasuna elkarteak deituta egin bezala, gaur ere, urriak 1, hainbat azpeitiar jubilatu eta pentsiodun elkartu dira Sanagustinpean pentsio duinen aldeko aldarria egitera (argazkian). Oraingo honetan "siglarik gabe" egindako deialdia izan da. Pentsio duinen alde zioen pankartarekin, Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna aukeratu dute aldarria berresteko.