Gaur da Arraratz eta Leitza artean egingo duten ibilaldian izena emateko azken eguna

Uztarria.eus 2015ko urr. 1a, 09:14

Lagun Onak Mendi Bazkunak helduentzako mendi irteera antolatu du larunbaterako, urriaren 3rako. Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan edo lagunonakmb.org webgunean egin behar da izena.

Lagun Onak Mendi Bazkunak helduentzako mendi irteera antolatu du larunbaterako, urriaren 3rako. Arraratz-Ireber-Kornieta-Leitza bost ordu inguruko ibilbidea egingo dute, eta gaur, osteguna, da izena emateko azken eguna. Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan edo lagunonakmb.org webgunean egin behar da inskripzioa. Mendi elkarteko bazkideek sei euro ordaindu behar dute, bazkide ez direnek hamar euro eta ikasleek eta langabetuek, berriz, lau euro.

Autobusa 08:00etan aterako da Azpeitiko anbulatorio aurretik eta 19:00ak inguruan izango da itzulera.