Urriaren 15ean bukatuko da etxea alokatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea

Uztarria.eus 2015ko ira. 30a, 12:29

Iazko gisan, 150.000 euro bideratuko ditu Udalak alokairua ordaintzeko laguntzetara, baina zenbait irizpide egokitu eta aldatu egin dituzte.

Alokairua ordaintzeko diru-laguntzak emango ditu Udalak aurten ere, eta urriaren 15ean bukatuko da laguntzak eskatzeko epea. Iazko gisan, 150.000 euro bideratuko ditu Udalak alokairua ordaintzeko laguntzetara, baina zenbait irizpide egokitu eta aldatu egin dituzte. Hala nola, banatutako pertsonek, 70 urtetik gorakoek zein mugikortasun arazoak dituztenek ere eska ditzakete laguntzak.

Informazio guztia, hemen.